Urola Kostako Udal Elkartearen “EKITEN, ekintzaile eta enpresarien ekosistema” egitasmoaren barruan, beste ikastaro bat antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak ekintzaile edota enpresari txikientzat. Hau da ikastaroaren gaia: mugikorra erabilita, sare sozialetarako argazkiak ahalik eta modurik profesionalenean ateratzeko prestakuntza ematea.
Gaiak
Gai hauek jorratuko dituzte ikastaroan:
- Argazkia: argia, konposizioa eta teknika. Ariketa praktikoak.
- Argazki edizioa: kontrastea, saturazioa eta beste kontzeptu tekniko batzuk
- Interneterako argazki formatu egokiak
Ikastaroaren ezaugarriak
- Iraupena: Guztira, 8 orduko ikastaroa izango da, 4 orduko 2 saiotan antolatuta.
- Eguna: Ekainak 5 eta 6 (bi saioak osagarriak dira eta, beraz, ezin izango da saio bakarrean izena eman).
- Ordua: 09:30etik 13:30era
- Lekua: Urola Kosta Udal Elkartean (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
Argibideak eta izen-ematea
Plaza kopurua mugatua denez, ikastaroan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Ekinaren 3a izango da izena emateko azken eguna. Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:
Urola Kostako Udal Elkartea, Enpresa Sustapena (Johanna Pino)
Tel. 943890808
jpino@urolakosta.eus / www.ekiten.org