Iker Laurobak, Leire Letuk eta Urbil Artolak kontzertua emango dute kultur etxean ekainaren 7an

Iker Laurobak kontzertua emango du Orioko kultur etxean datorren ekainaren 7an, ostiralarekin, 22:00etan hasita. Kontzertuan Leire Letu eta Urbil Artolarekin batera arituko da.

Sarrera doan bada ere, gonbita hartu behar da aldez aurretik, aretoaren aforoa mugatua delako. Udalak 100 gonbita prestatu ditu eta dagoeneko eskuratu daitezke kultur etxean bertan. Emanaldira joan nahi dutenek, hortaz, hobe dute garaiz hartu beren gonbita, gabe ez geratzeko.

Iker Lauroba

Iker Lauroba donostiarra da, eta ibilbide luzea egin du musikari gisa. Lauroba musika-taldearen sortzailea da eta bakarlari gisa ere aritu da aldi batez. Bi disko argitaratu ditu bakarka: Zeru tolesgarria (2015) eta Nire gotorlekutik (2017). Izaro Andres abeslariarekin ere egin du lan eta 2018an Udazkena izeneko diskoa autoekoitzi du.

Orioko kontzertua bi lagunekin batera emango du: Leire Leturekin eta Urbil Artolarekin.