Ekitaldi ugari izango da Gabonetan

Udalak eta herriko elkarteek antolatuta, kultur eta kirol ekitaldiak izango dira aurtengo Gabonetan

Hau da ekitaldi guztien zerrenda:

Abenduak 24 ostirala

Haurren kalez kaleko saioa

Ikastolako, eskolako eta Danbolin Musika Eskolako haur, irakasle eta gurasoak kantari arituko dira kalez kale, 11:00etan plazan hasita.

Olentzero plazan

Arkupe taldeak gonbidatuta, Olentzero izango da herriko plazan, arratsaldeko lauetatik sei eta erdietara.

Abenduak 26 igandea

Salatxoren Gabonetako kontzertua

Gabonetako kontzertua, Salatxo abesbatzaren eta Salatxo Txikiren eskutik, 12:00etako mezaren ondoren.

Abenduak 26-27

Eskiatzeko irteera Luz Ardidenera

Gazteria batzordeak antolatuta, eskiatzera joango dira herriko gazteak Luz Ardidenera.

Abenduak 27, 28, 30 eta 31

Magia ikastaroa Txan magoarekin

Magia ikastaroa Kultur Etxean, Txan magoaren eskutik, LH5 eta LH6ko haurrentzat. Goizez. (Aldez aurretik izena emanda).

Abenduak 27 astelehena

Txotxongilo emanaldia: Ni ere arratoi

Behi bi’s taldearen txotxongilo emanaldia, 6 eta 9 urte arteko haurrentzat. 18:00etan Kultur Etxean.

Abenduak 28 asteartea

Xalbadorren bertso aukeratuak

Xabier Amurizak Xalbador bertsolariaren bertso aukeratuak abestuko ditu. 19:00etan kultur etxean.

Abenduak 29 asteazkena

Gabonetako 10. parkea haur eta gazteentzat. Egun osoan

Haurrentzako parkea kiroldegian.

Goizez eta arratsaldez: 11:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:00etara.

Kantu, jantzi eta jaiotza lehiaketa

Talai-Mendik antolatuta, Gabonetako kantu, jantzi eta jaiotza lehiaketa izango da ikastolan 17:30ean. Segidan, gaztain jana.

Abenduak 30 osteguna

Pailazo ikuskizuna: Popi eta Zarratrako

Pailazo emanaldia haurrentzat. 18:00etan kiroldegian.

Abenduak 31 ostirala

San Silbestre lasterketa

Herri lasterketa. 12:00etan, ikastola ondotik abiatuta.

Urtarrilak 2 igandea

Haurrentzako ikuskizuna: Groau!

HIKA taldearen antzerki musikala haurrentzat. 17:30ean kiroldegian.

Urtarrilak 4 asteartea

Lazkao Txikiren bertso aukeratuak

Xabier Amurizak Lazkao Txiki bertsolariaren bertso aukeratuak abestuko ditu. 19:00etan kultur etxean.

Urtarrilak 5 asteazkena

Erregeen kabalgata

Talai-Mendik antolatuta, Erregeen Kabalgata egingo da herrian barrena, kiroldegian bukatuta.

OHARRA

Talai Mendiren argazki erakusketa izango da ikusgai Kultur Etxean opor egunetan.