Ekitaldia antolatu du Udalak azaroaren 10ean, Memoriaren Eguna dela-eta

Azaroaren 10ean ospatzen da Euskadiko Autonomia Erkidegoan Memoriaren Eguna, hori delako egutegiko egun bakarra terrorismoagatik hildako pertsonarik inoiz izan ez dena. Memoriaren Eguna dela-eta, ekitaldia antolatu du Orioko Udalak Herriko Plazan, 19:00etan hasita.

Ekitaldi horren bidez, Udalak gogora ekarriko ditu indarkeriaren eta terrorismoaren biktima guztiak.

Ekitaldi irekia izango da eta Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu parte hartzera. Bertan Udalak adierazpen bat irakurriko du, Udaleko talde politiko guztien artean adostu dutena eta, ondoren, bost minutuko isilaldia izango da.

Bizikidetza batzordearen barruan Udaleko talde politiko guztiek hainbat bilera egin dituzte, gaiaz hitz egiteko eta, lan horren fruitu, adierazpen publiko bat adostu dute, ekitaldian irakurriko dutena.

Adierazpenaren testua

Adierazpenak honela dio, euskaraz:

Gaur hemen, azaroak 10, Memoriaren Egunean, Orioko plazan elkartu gara udal ordezkariak eta herritarrak, indarkeriaren eta terrorismoaren biktimak gogoratzeko. Izandako biktima guztiak aintzat hartzen ditugu, gatazka honetan jazarpena bizi izan duten herritarrak direlako eta gertatu zenak ez zuelako inoiz gertatu behar. Biktima guztiek merezi dute egia, justizia eta aitortza. Berek bizi izandako injustizia salatu nahi dugu eta, aldi berean, errepika ez dadin, gogoratu.

Kontziente gara herritarren bizikidetzan urtetan izandako biolentziak eta terrorismoak eragindako kaltea oso handia dela eta samin ugari eragin dituela. Herritarren artean urruntasuna, bazterkeria, ezinikusia, beldurra, isiltasuna eta bestelako sufrimenduak eragin ditu. Jakin badakigu zauri sakon asko dagoela oraindik orbaindu gabe eta, ziurrenik, denbora eta lanketa handia beharko duela guztiak ondu arte.

Orioko Udalak bere alea jarri nahi du bide horretan, jakinda ez dela erraza izango. Zentzu horretan, Udalak urteak daramatza indarkeriak eragindako ondorioen inguruan lan egiten. Pasa den legealdian jarri zen martxan gaur egun lanean jarraitzen duen lantaldea. Hastapenetan bagaude ere, gure konpromiso irmoa adierazi nahi dugu hasi berri den prozesu honetan batera aritzeko. Asko dago oraindik lantzeko. Inork ez du esan erraza izango zenik. Guk, ordea, argi dugu merezi duela horren aldeko apustua egitea eta horretan jarraitzeko asmoa agertzen dugu.

Baina bakarrik ezin dugu. Zentzu horretan, herriaren prestutasuna ezinbestekoa da prozesu hau aurrera eraman ahal izateko. Dagoeneko hainbat herrikidek lehenengo urratsak eman dituzte eta berak ere hizketarako eta elkar entzuteko esparruak jorratzen ari dira. Eta gaurkoan ere hainbat herritar hurbildu zarete zuen presentziarekin babesa ematera.

Aurrerantzean pausuak ematen jarraitu beharko dugu, bakoitzak bere esparrutik, eta guk, udal ordezkariok, lanean jarraitzeko asmoa agerian uzten dugu.

Hau da adierazpenaren testua, gaztelaniaz:

Muchas gracias por venir. Hoy aquí, día 10 de Noviembre, día de la memoria, nos hemos juntado representantes del Ayuntamiento y ciudadanía de Orio, para recordar las víctimas de la violencia y el terrorismo. Tenemos en cuenta a todas las víctimas que han sufrido una agresión y creemos que eso no debía haber ocurrido. Todas ellas merecen el derecho a la verdad, justicia y la reparación. Queremos denunciar el sufrimiento padecido y al mismo tiempo, recordar para que no vuelva a repetirse.

Somos conscientes que las consecuencias de tantos años de violencia y terrorismo han generado mucho daño y sufrimiento. Entre la ciudadanía ha afectado negativamente en la convivencia diaria, generando distanciamiento, exclusiones, odio, miedo, silencio y otro tipo de sufrimientos. Sabemos que hay muchas heridas profundas y sin cicatrizar; y seguramente necesitaremos tiempo para mejorar.

El Ayuntamiento de Orio, quiere poner su grano de arena en este camino, sabiendo que no será sencillo. En este sentido, queremos señalar que llevamos años trabajando en las consecuencias de la violencia. La comisión que actualmente sigue trabajando empezó su andadura en la legislatura anterior. Y aunque estemos en el comienzo, los miembros de esta Comisión queremos señalar el compromiso firme de seguir unidos en este camino. Hay mucho recorrido por andar. Nadie ha dicho que sea fácil. Sin embargo, creemos que merece la pena apostar por ello y mostramos nuestra intención de seguir aportando.

Pero no podemos hacerlo en solitario. Creemos que la participación ciudadana es indispensable para avanzar. Ya hay un grupo de oriotarras que han dado los primeros pasos y tienen un espacio para escucharse y hablar. Y hoy mismo, algunas personas de Orio os habéis acercado hasta aquí para aportar con vuestra presencia.

En adelante tendremos que seguir avanzando cada una y cada uno desde nuestro espacio y nosotras/os como representantes del ayuntamiento hacemos presente nuestro compromiso con el camino emprendido.