EKITEN tailerra antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak, enpresa sortu nahi dutenei laguntzeko

EKITEN tailerrak Urola Kostako Udal Elkarteak antolatzen ditu, eskualdeko herritarrei laguntzeko beren ideia enpresarialak garatzen. Tailer horietan ekintzaileek aukera izango dute beren ekintzaile abileziak eta beren ideia enpresarialak garatzeko erremintak elkarlanean lantzeko.

Norentzat

  • Enpresa bat sortzeko ideia garatu eta martxan jarri nahi duten ekintzaileentzat.
  • Enpresa bat daukaten eta berritu edo dibertsifikatu nahi dutenentzat.

Sei saio, guztira

Sei saio izango dira, guztira: saioak asteazkenero izango dira, 2016eko azaroaren 9tik abenduaren 13ra

Ordutegia: 9:30etik 13:30era

Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Gaiak eta edukiak

Sei saio horietan landuko diren edukiak honako hauek dira:

  • 1. saioa: Autoenpleguaren ezaugarriak eta bideragarritasun plana
  • 2. saioa: Ni ekintzaile: abileziak, ezagutzak, jarrera, erronka
  • 3. saioa: Ideiatik negoziora: canvas eta nire balio erantsia
  • 4. saioa: Innovox tailerra: negozioarentzako ideia berritzaileak garatzen
  • 5. saioa: Bideragarritasun tailerra: bideragarritasunaren simulazioa, programa informatikoarekin
  • 6. saioa: Komunikazio gaitasunak: negozioa ezagutzera emateko trebetasun eta erremintak

Informazioa eta izen-ematea

  • Urola Kostako Udal Elkartea
  • Enpresa Sustapeneko Zerbitzua
  • Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz
  • Tel. 943890808
  • enpresasustapena@urolakosta.eus

Informazio gehiago

http://www.urolakosta.eus/eu/-/ekiten-tailerra-zure-enpresa-ideia-lantzen-eta-garatzen-laguntze-2