Elkarretaratzea deitu du Udalak, ‘Bai Udalbiltzari, bai Euskal Herriari’ lemapean

Orioko udalbatzarrak honako erabakia hartu zuen, besteak beste, 2010eko uztailaren 6ko ezohiko bilkuran:

UDALBILTZA, Euskal Herriko Udalen eta Udal Hautetsien Biltzarraren aurkako epaiketa gertatu bitartean, uztailaren 15ean (osteguna), 19:30ean, udaletxe atarian, elkarretaratzera deitzen ditugu herritarrak, era isilean elkartasuna adierazteko.

Udalak herritarrei eskatzen die elkarretaratze horretan parte hartzea.