Elurrak arazoak eragin ditu Orioko kale eta errepideetan

Udala oinezkoentzako pasabideak garbitzen eta gatza botatzen ari da; baina herritarrei eskatzen die kontu handiz ibiltzeko.

Hau idazteko garaian (10:00etan) elurra ari du oraindik eta honako hau da egoera:

  • Hondartzatik Txankara bitarteko errepidea itxita dago.
  • Anibarko Portutik Txankara bitarteko errepidea irekita dago momentuz; baina kontu handiz ibili behar da eta edozein momentutan itxi daiteke berriz.
  • Herriaren barruan Iturbide kalea, Antxiola kalea eta Kale Nagusia itxita daude.
  • N-634 errepidea itxita dago Donostia aldera eta Zarautz aldera.
  • Trena ez dabil.