Emakumeen kontrako indarkeriariari buruzko tailerra larunbatean

Datorren abenduaren 13an, larunbatarekin, emakumea eta indarkeria gaiari buruzko tailerra izango da kultur etxean.

Udaleko ezker abertzaleko taldeak eta bilgune feministak bideratu dute ekitaldia.

Tailerra irekia izango da parte hartu nahi duten guztientzat eta kultur etxean egingo da, goizeko hamarretan hasita.

Tailerra bideratuko duena Eider Goiburu oriotarra izango da. Parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, kultur etxean. Izena emateko azken eguna abenduaren 12a izango da.