Emakumeenganako indarkeria gaitzetsi zuten ostiralean herriko bi eskolek

Azaroaren 25ean izaten da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna eta, hori dela-eta, ekitaldiak egin zituzten Zaragueta eskolan eta Herri Ikastolan, Zarauzko Berritzeguneak koordinatuta eta Udalaren laguntzarekin.

Aldez aurretik gaia landu zuten haur eta irakasleekin, Berritzeguneak prestatutako unitate didaktiko bat erabiliz.

Gaia landu zuten taldeetan lelo bana asmatu zuten, genero-indarkeriaren gaiarekin lotutakoa eta lelo horiek erabili zituzten gero azaroaren 25ean egindako ekitaldian.

Ekitaldian zinta-dantza dantzatu zuten ikasle eta irakasleek eskola-komunitate osoaren aurrean eta, ekitaldi horren bidez, emakumeen kontrako indarkeria gaitzetsi zuten. Segidan, argazkiak atera zituzten, hezkuntza-komunitate osoaren atxikimendua erakusteko.

 

zintadantza16hiru

 

zintadantza16bi

 

zintadantza16bost