Emausek eta Foru Aldundiak kontainer egokitu bat jarri dute hondartzan, birziklatutako materialez egindako produktuak saltzeko eta gure hondartzak zaintzearen garrantziaz kontzientzia pizteko

Kontainerra uztailaren 11 arte izango da bertan, ahateen parkearen ondoan.

Emausek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako eta Ingurumeneko Departamentuak elkarrekin bultzatzen duten ekimena da honako hau eta bi helburu nagusi ditu: berrerabiltzearen kultura bultzatzea eta kontzientzia sortzea gure hondartzak zaintzearen premiari buruz.

Ekimen horren barruan, itsas garraiorako erabiltzen den kontainer bat egokitu dute eta Gipuzkoako 8 hondartzatan jarriko dute udako hilabeteetan, birziklatutako materialarekin egindako produktuak salduz eta hondartzaren zaintzari buruzko informazioa emanez. Orioko egonaldia bukatu eta gero, Zarautzen jarriko dute kontainerra.

Salgai dauden produktuak hondartzako toldo zaharrekin egindako poltsak, alpargatak eta osagarriak dira.