Endaia plazako hondakin-gunea tokiz mugituko du Udalak, obrak direla eta

Endaia plazan dagoen hondakin-gunea Aita Lertxundi 29 parera mugituko du Udalak, Aritzaga-Herriko Plazako obrak direla eta (ikusi gune berriaren kokapena irudian).

Aldaketa astearen bukaera aldera egingo da.

Endaia plazako lanei ekin ahal izateko, ezinbestekoa da bertako hondakin-gune hori tokiz mugitzea. Aldaketa egiten den momentutik aurrera erabiltzaileek Aita Lertxundiko hondakin-gunera eraman beharko dituzte beren hondakinak, lehengo txartel berak erabiliz.

Barkatu eragozpenak.