Aritzaga-Herriko Plazako berrantolaketa dela eta, taxi-geltokia tokiz aldatuko du Udalak datozen egun hauetan: Zaharren Babeslekuaren paretik Ibaiondo aldera mugituko da, Correos-eko aparkalekuaren ondora (ikusi kokapen zehatza irudian).
Aldaketa hori ez da behin-behinekoa eta, obra bukatutakoan ere, kokaleku berri horretan geratuko da taxi-geltokia. Hori bai, segurtasuna hobetzeko, aparkaleku horien norantza aldatuko da aurrerago: gaur egun Arrantzale kalean egiten den bezala, atzeraka aparkatu eta aurreraka atera beharko da aparkaleku horietan.