Otsailaren 10ean, astelehenarekin, Mandalara elkarteak Udalaren babesarekin antolatutako hitzaldia izango da Ikastolako areto nagusian, 19:00etan hasita.
Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta izenburu hau du: “Sabiduría y compasión. La esencia del acompañar”.
Hitzaldi ireki eta doakoa, tokia bete arte
Hitzaldia doan izango da, baina izena eman behar da aldez aurretik, telefono honetara deituta: 648 487 489.
Enric Benito ezaguna da eta hitzaldi eta ikastaro ugari eman ditu han eta hemen. Medikuntzan doktore eta onkologoa da eta, horrez gain, Sociedad Española de Cuidados Paliativos-eko ohorezko kidea.