Epaimahaigaien zerrenda jendaurrean dago irailaren 19tik 26ra

Epaimahai Auzitegiaren 5/1995 Lege Organikoaren 13.2 artikuluak eta epaimahaigaien zerrendak osatzeko zozketa arautzen duen abuztuaren 4ko 1398/1995 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoa betetzeko, UDALAK JENDAURREAN JARRI DU Orioko hautesle-erroldaren zerrenda. Zerrenda hori 2014ko irailaren 16an itxi da eta data horretan 18 urte edo gehiago dituzten hautesleak jasotzen ditu. Hautesle bakoitzari zenbaki korrelatibo bat esleitu zaio.

Zerrenda jendaurrean egongo da 2014ko irailaren 19tik 26ra, biak barne.