Erkudengo Ama abesbatzak eta Salatxo abesbatzak kontzertua emango dute larunbatean

Kontzertua Orioko elizan izango da, 20:15ean hasita. Salatxo abesbatzak Altsasun kantatu zuen iaz eta larunbateko kontzertuarekin osatuta geratuko da elkartrukea. Salatxok bi kanta abestuko ditu hasieran eta, ondoren, Erkudengo Amak abesbatzak 11 kantuz osatutako programa abestuko du. Kontzertuari bukaera emateko, bi kanta egingo dituzte elkarrekin bi abesbatzek.

Altsasuko Erkudengo Ama abesbatza

ERKUDENGO AMA ABESBATZA Altsasun sortu zen, 1982. urtean, eta herriko ermita baten izena hartu zuen. Abesbatzaren sortzailea eta lehenengo zuzendaria Gabriel Alegria izan zen. Ondoren, Sara Salazarrek eta Lurdes Matxok zuzendu zuten eta, 1997tik aurrera, Inma Arroyok, aurrez abesbatzaren partaide zena.

Abesbatzak, bere ibilbidean, errepertorio zabala osatu du eta, batez ere, polifonia eta folklorea landu ditu.

Nafarroako Gobernuaren kultur programaziotan eta Eukal Herriko herri askotan kantatu du. Tolosako topaketetan parte hartu zuen, Abesbatza Gazteen atalean eta, horrez gain, elkartruke ugari egin ditu: Rota, Monbalanc, Medina de Pomar, Azkoiti, Oñati, Argentina, Sardinia, Ingalaterra…

2012ko martxoan Maria Espada sopranoarekin batera kontzertu bat eman zuen eta maiatzean Atarrabia abesbatzak antolatutako abesbatza lehiaketan 1. saria lortu zuen. 2013an Fran Idarretaren “Taupadak” proiektuan parte hartu zuen, Etxarriko eta Irurtzungo abesbatzekin eta Haize Berriak bandarekin batera. Kontzertuak eman zituen Altsasun, Etxarri Aranatzen eta Irurtzunen eta DVD bat grabatu zuen. 2014ko abuztuan Ingalaterrara bidaiatu zuen eta han zenbait kontzertu egin zituen, bakarka eta Halse eta Wellington eskoletako abesbatzekin batera. Aurrerago, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren emanaldi batean parte hartu zuen. 2015eko maiatzean Grandara (Asturias) bidaiatu zuen hango abesbatzak antolatutako EMCORE Musika kontzertuen XIV. edizioan parte hartzeko, eta ekainean musika sakroaren kontzertu bat eman zuen Altsasun, Ariadna soka laukotearekin batera.

Nafarroako Abesbatzen Federazioaren partaide da eta hark osatutako abesbatzan Erkudengo Amaren zenbait pertsonak kantatzen dute. Horrez gain, askotan parte hartzen du federazioak antolatzen dituen zuzendaritza eta kantuko prestakuntza-ikastaroen antolaketan.

Altsasun antolatzen diren festa zein ospakizunetan noiznahi hartzen du parte eta beti dago prest elkartasuneko jardueretan parte hartzeko.

PROGRAMA

Orioko Salatxo abesbatza

1-ESTA TIERRA……………………………………………….JAVIER BUSTO

2-GABRIEL’S OBOE…………………………………….ENNIO MORRICONE
                      MOLDAKETA: PAULO ROWALANDS

Zuzendaria: IGOR ARROYO

Altsasuko Erkudengo Ama abesbatza

1-BOGORODITSE DEVO…………………………SERGEI RAKHMANINOV

2-AMA BIRJINA………………………………ALTSASUKO HERRI KANTA
                       MOLDAKETA: LORENZO ONDARRA

3-MALAIKA…………………TANZANIAKO GABON KANTA HERRIKOIA

4-NON POTO REPOSARE………..G.RACHEL,  MOLDAKETA: B. RUIU

5-EL BREVE ESPACIO……………………………………..PABLO MILANÉS
                           MOLDAKETA: ELECTO SILVA

SI LLEGO A BESARTE (BOLERO)………………..LUIS CASAS ROMERO
                           MOLDAKETA: ELECTO SILVA

6-SWING LOU……………………………….NEGRO ESPIRITUAL.  JOSLY

7-KOM………………………………………………………..MONICA ÁSLUND

8-HERRIBEHERA………………………………………..BENITO LERTXUNDI
                       MOLDAKETA: LORENZO ONDARRA

9-BALDORBA……………………………………………BENITO LERTXUNDI
                       MOLDAKETA: MIKEL ZUAZABEITIA

10-ILUNABARRA……………………………………………………MOCOROA
                            MOLDAKETA: J. A. HUARTE

11-MENDIRIK MENDI…………………………………….SABIN SALABERRI

Zuzendaria: INMACULADA ARROYO

Bi abesbatzak elkarrekin

1-MAITIA NUN ZIRA……………………………………….JOSE URUÑUELA

2-AGUR ZAHARRA……………………………………….SABIN SALABERRI