Orioko Errausketaren Aurkako Taldeak antolatu du, Herrio taldearen laguntzarekin.
Jai giroan ospatu nahi dute eguna antolatzaileek eta, horretarako, hainbat aktibitate antolatu dituzte igandean, goiz eta arratsaldez:
11:00etan, LURRETIK LURRERA izeneko ekimena izango da. Kosta tailerraren atzeko parkearen inguruan garaiko baratzeko barazkien landaketa egingo da eta autokonpostajearen onurak azalduko dira.
12:00etan HAMAIKETAKOA izango da Herriko Plazan.
12:00etan hasita eta egun osoan ZERO ZABOR erakusketa izango da ikusgai plazan. Horrez gain, hondakinak bereizteko tailerra egingo da eta bideo emanaldi bat ere bai.
18:00etan HAURRENTZAKO ANTZERKIA izango da: Ipu eta Ina.
Jarduera guztiak musikaz girotuak izango dira.