Errefortzu eskolak jasotzen ari dira bi eskoletako zenbait gazte uztailean, euskara-maila indartzeko,

Udaleko Euskara batzordeak antolatuta, errefortzu eskolak jarri dira abian aurten ere, ikasle etorriberrien euskara maila hobetzeko.

Astean hiru aldiz hartzen dituzte klaseak: astelehen, asteazken eta ostiraletan, ordu betez. Bi eskoletako haurrak ari dira parte hartzen, bi taldetan banatuta, adinaren eta euskara-mailaren arabera. Uztaila osoan ariko dira horretan.

Zortzigarren urtea da Udalak errefortzu-eskola hauek antolatzen dituela udan eta ikastetxeek ondo baloratzen duten zerbitzua da.

Ikastolak utzitako gela batean ari dira klaseak hartzen, Onintza Manterola oriotarra irakasle dutela.

Argazkian ez dira ikasle guztiak agertzen; baina, denera, 16 gaztetxo dabiltza ikastaroa egiten.