Erregeen kabalgata antolatzeko bilera izango da asteazkenean

Datorren azaroaren 13an, 19:00etan, Erregeen kabalgata antolatzeko bilera izango da kultur etxean, Orioko Udaleko Kultura Sailak deituta.

Herriko eragile eta herritar guztiak bertara hurbiltzera gonbidatzen ditugu, proposamenak planteatu eta aztertzeko eta, guztien artean, ekitaldi hori antolatzeko.