Erregeen Kabalgatarako entsaioak abenduaren 26an hasiko dira

Erregetako kabalgatako danborrada prestatzeko, hainbat entsaio egin behar izaten dituzte parte hartzen duten haurrek, eta dagoeneko finkatu ditu Udalak entsaio horietarako egunak. Entsaio guztiak ikastolako pergolan egingo dira.

Lehen entsaioa datorren asteazkenean izango da, 12:30ean.

Hurrengoak berriz, egun eta ordu hauetan izango dira:

  • Abenduak 27, 12:30ean
  • Abenduak 28, 12:30ean
  • Urtarrilak 2, 19:00etan
  • Urtarrilak 3, 19:00etan
  • Urtarrilak 4, 12:30ean

Oharrak

1.- Danborradan parte hartzeko izena eman duten haurrek entsaio guztietara azaldu behar dute.

2.- Kabalgata egunean baserritar jantzita etorri behar dute haurrek.