Urtero bezala, Orioko Udalak eta UEMA kanpaina egiten ari dira elkarlanean, herritarrek errenta-aitorpena euskaraz egin dezaten bultzatzeko. Kanpainaren bitartez, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi dute. Errenta-aitorpena euskaraz eginda, euskarari bide berriak irekitzen zaizkio eta, horrekin batera, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da.
Urtez urte gehiago
Herritar gero eta gehiagok egiten du errenta-aitorpena euskaraz; baina, oraindik ere, askoz gehiago dira gaztelaniaz egiten dutenak. Udalaren asmoa da urtez urte datu horiek hobetzen joatea. Iazko kanpainan, esaterako, herritarren %19,28k egin zuen aitorpena euskaraz, azken urteotako daturik onena.
2009
Orion euskaraz egindako aitorpenak: 308 (%11).
2010
Orion euskaraz egindako aitorpenak: 399 (%13,98).
2011
Orion euskaraz egindako aitorpenak: 429 (%14,68).
2012
Orion euskaraz egindako aitorpenak: 474 (%16,40).
2013
Orion euskaraz egindako aitorpenak: 570 (%19,28)
2014
Orion euskaraz egindako aitorpenak: 650 (%21,75)
NOLA EGIN AITORPENA EUSKARAZ?
Errenta aitorpena egiteko hiru modu daude eta guztietan erabili daiteke euskara:
1. Mekanizatua
Hitzordua hartzerakoan, adieraz ezazu Ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula.
Ogasunarekin aurrez aurreko harremanak, nahiz eta telefono edo internet bidezkoak euskaraz izan ditzakezu, horrela eskatzen baduzu. Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria ere euskaraz jaso dezakezu.
2. Autolikidazio proposamena
Jasotako proposamena onartzerakoan, euskaraz egin nahi duzula esan, eta aurrerantzean Ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.
3. Internet bidezkoa
Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara aukeratu.
Aholkularitza baten bidez egiten baduzu, propio adierazi beharko diozu aitorpena euskaraz egin nahi duzula.
Oharra: Beste moduren batean egitean baduzu (finantza erakunde batean, adibidez), euskaraz egiteko eska dezakezu.
HIZTEGITXOA
Errenta-aitorpena egiteko hitz teknikoen inguruko hiztegitxoa osatu du UEMAk. Kontsultatu hemen HIZTEGITXOA