Orioko Udaleko Kultura batzordeak antolatutako udako programazioari hasiera emanez, Landarbaso abesbatzaren kontzertua izango da larunbatean, uztailak 16, 20:30ean hasita, Bariko San Nikolas elizan. Karmengo Ama Birjinaren omenezko prozesioa bukatu eta gero hasiko da kontzertua.
Landarbaso abesbatza laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran sortu zen Errenterian. 18 eta 29 urte arteko gaztez osatuta dago. Guztiak eskualdeko kontserbatorioetatik datoz eta prestakuntza handikoak dira. Abesbatzaren zuzendaria I