Eskerrik asko Bisiguaren Festan lanean aritu diren guztiei

Orioko Udalak eskerrak eman nahi dizkie Bisiguaren festan lanean aritu diren oriotar guztiei.

Aurten ere, iaz bezala, Orioko Udalak Bisiguaren Festa antolatu du lau egunez eta arrakasta handia izan du lau egunetan.

Orioko Udalak balantze ezin hobea egiten du aurtengo Bisiguaren Festari buruz. Jende ugari hurbildu da herrira eta herritarren parte hartzea ere oso handia izan da. Egunero, otordu guztietan, Orioko plazako jangela leporaino bete da eta datozen urteetan ere ea berdin betetzen den.

Udalak, bestalde, lau egun hauetan jo eta su lanean laguntzen jardun diren boluntarioei eskerrak eman nahi dizkie beren laguntzari esker festa handi hau aurrera eraman ahal izan dugulako.

Bisiguaren Festa honetan hainbat pertsona lekurik gabe gelditu dira eta horiei jakinarazi nahi diegu datorren irailaren 19 eta 20an Txuleta Festa izango dugula gune berean; nahi duenak Orioko Turismo bulegora dei dezala izena emateko: 943 83 09 04

Esker mila berriz ere boluntario guztiei eta Oriora hurbildu zareten denei.