Eskola-umeen literatur lehiaketaren sariak banatu ziren larunbatean

Larunbatean, maiatzak 6, eskola-umeen literatur lehiaketaren sariak banatu ziren udaletxean, udalbatzarraren aretoan.

Ekitaldia 13:00etan hasi zen eta bertan parte hartu zuten Euskara batzordeko buruak eta bi zinegotzik, euskara-teknikariarekin batera.

Karkara aldizkariak egindakoa da goiko argazkia. Karkarak banan-banan egin zien argazkia saritu guztiei eta karkara.eus webgunean zintzilikatuko ditu argazki horiek guztiak, nahi duenak ikusi eta deskargatzeko.

Haur eta gaztetxo sarituek liburu bana jaso zuten opari, oroitagiri batekin. Horrez gain, lehiaketan saritutako lan guztiak biltzen dituen liburuaren ale bat ere jaso zuten eta, LHko ikasleen kasuan, ‘Estropadak’ mahai-jokoaren ale bana ere bai.

Ekitaldi jendetsua izan zen, urtero bezala, eta ikasleek guraso, lagun eta etxekoen txalo artean jaso zituzten beren sariak.

azala17

Liburua eskura dago kultur etxean eta udaletxean

Aurtengo lan sarituen liburua kultur etxean eta udaletxean eskura daiteke, doan. 100 orrialdetik gora duen liburu bat da eta, guztira, Orioko haurrek egindako 64 lan biltzen ditu: olerkiak, ipuinak eta marrazkiak. Liburuaren hitzaurrea Ane Etxabe Usandizaga gazteak idatzi du.

Liburua deskarga daiteke, baita ere, PDF formatuan, honako estekan:

Literatur lehiaketa 2017 (PDF)

Sarituen zerrenda

Honako hauek dira aurtengo literatur lehiaketan saria jaso duten haur eta gaztetxoak:

LH3

Ane Aiestaran (Paper borroka olerkia)

Nahia Amilibia (Nire andereñoari olerkia)

Amane Basurto (Selena eta herensugea ipuina)

Maddi Etxeberria (Jakobo eta Hankamotz pirata ipuina)

Amane Basurto (marrazkia)

Jinhan Chen (marrazkia)

Jare Mendizabal (marrazkia)

Ander Uranga (marrazkia)

Rebeka Zamorano Domingorena (azaleko marrazkia)

LH4

Ane Alberdi (Mendia olerkia)

Amaiur Sukia (Unibertsolariak olerkia)

Urko Bravo (Ume errefuxiatua ipuina)

Amaiur Sukia (Ilargi beltza ipuina)

Brittney Coon (marrazkia)

Uxue Etxeberria (marrazkia)

Nahia Iglesias (marrazkia)

Michael Mastrantonio (marrazkia)

LH5

Jokin Iruretagoiena (Aupa Orioko! Olerkia)

Unai Lertxundi (Ametsa olerkia)

Itsaso Aierbe (Julenen maitasuna ipuina)

Garazi Unanue (Udako altxorra ipuina)

Ane Amas (marrazkia)

Intza Beaumont (marrazkia)

Nora Bravo (marrazkia)

Martin Iriondo (marrazkia)

LH6

Marlen Guaye (Preso jaio olerkia)

Noa Peiro (Ametsak olerkia)

Nadeth Garate (Txokolatearen errezeta desagertua ipuina)

Noa Peiro (Amona Petra ipuina)

Maialen Etxeberria (marrazkia)

Aratz Salsamendi (marrazkia)

Beñat Uranga (marrazkia)

Nora Veiga (marrazkia)

DBH1

Nagore Iturralde (Amona onenak olerkia)

Leire Olariaga (Konpromisoa olerkia)

Candy Ostolaza (Beti elkarrekin ipuina)

Irene Manterola (Legearen aurka ipuina)

Onintza Gonzalez (marrazkia)

Arantza Igartua (marrazkia)

Leire Olariaga (marrazkia)

Nahia Stapa (marrazkia)

DBH2

Sara Mujika (Muki zapiak olerkia)

Nerea Uranga (Faltan olerkia)

Amaia Rodriguez-Sierra (Dena da posible ipuina)

Naroa Arriaran (Pentsamendu itxien aldaketak ipuina)

Julen Beraza (marrazkia)

Sarai Garmendia (marrazkia)

Naroa Larreta (marrazkia)

Sofia Lertxundi (marrazkia)

DBH3

Gorka Amas (Krisia olerkia)

Sergio Faro (Kontrako presentziak olerkia)

Joxe Mari Unanue (Silueta gorria ipuina)

Irati Vivas (Gaueko argiak ipuina)

Izaro Gonzalez (marrazkia)

Eneko Kaperotxipi (marrazkia)

Nahia Uranga (marrazkia)

DBH4

Itziar Mendizabal (Mutil bat eta neska bat olerkia)

Eider Peiro (Beharra? olerkia)

Ainhoa Martikorena (Ez utzi berriro joaten, ama! ipuina)

Leire Elorza (Azken aukera ipuina)

Alex Agirre (marrazkia)

Sara Arruti (marrazkia)

Nahikari Larrañaga (marrazkia)

Eider Peiro (marrazkia)