Eskola umeentzako 17. literatur eta marrazki lehiaketa antolatu du Udalak

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 7an bukatuko da

Orioko Udaleko Kultura eta Euskara batzordeak literatur eta marrazki lehiaketa antolatu du aurten ere eskola umeentzat. Aurtengoa lehiaketaren hamazazpigarren edizioa da.

Lehiaketaren baldintzak

Literatur lehiaketara lanen bat aurkeztu nahi duten haurrek honako baldintzak bete behar dituzte, besteak beste: lanak euskaraz idatziak eta jatorrizkoak izango dira. Partaide bakoitzak lan bat baino gehiago aurkez dezake, baina ezin dezake modalitate batean sari bat baino gehiago jaso. Partehartzaileek, bestalde, oriotarrak izan behar dute edo Orion bizi.

Lanak, gehienez ere, zortzi orrialde luzekoak izango dira.

Lehiaketan hamar maila izango dira: Lehen Hezkuntzako sei mailak eta DBHko laurak. Maila bakoitzean bi modalitate izango dira: ipuina eta olerkia.

Literatur lehiaketarekin batera, marrazki lehiaketa bat ere antolatu du Udalak. Aurkezten diren ipuin, olerki eta marrazki onenak liburu batean bilduko dira gero.

Lanak aurkezteko

Lanak Orioko bi ikastetxeetako Zuzendaritzetan edo Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 7a izango da, ostirala.

Epaimahaia

Epaimahaia Euskara Zerbitzuko bi teknikariek eta oraindik izendatu gabeko beste hirugarren pertsona batek osatuko dute. Epaia maiatzaren bukaera aldera jakinaraziko da.

Lehiaketaren oinarriak hemen ikus daitezke.