Eskolaumeen literatur lehiaketaren sariak asteazkenean banatuko dira

Datorren asteazkenean, ekainak 30, banatuko dira eskolaumeen literatur lehiaketaren aurtengo sariak.
Ekitaldia udaletxeko udalbatzarraren aretoan izango da, 12:30ean hasita.

Eskolaumeen literatur lehiaketan herriko haur gehienek hartzen dute parte. Aurten ere milatik gora ipuin eta olerki aurkeztu dituzte LH1etik hasi eta DBH4 bitarteko haur eta gaztetxoek.

Literatur lehiaketaz gain, eta harekin batera, marrazki lehiaketa ere egiten da

Udalak bi lehiaketetara (literaturarena eta marrazkiena) aurkeztu diren lanik onenak argitaratzen ditu gero, liburu batean. Liburu hori sari-banaketa ekitaldian aurkeztuko da eta bertaratzen diren guztiek izango dute aukera ale bat etxera eramateko doan.

Aurtengo liburuak Uxue Alberdiren marrazki eder bat dauka azalean (ikusi alboan) eta hitzaurrea, berriz, Ekain Zubizarreta gazte oriotarrak idatzi du.