Eskolaumeentzako literatur lehiaketak 28. edizioa du aurten

Dagoeneko irekita dago epea eskolaumeentzako aurtengo literatur lehiaketan lanak aurkezteko.

Epea maiatzaren 8an bukatuko da eta interesatuek herriko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu ditzakete beren lanak.

LH 3tik hasi eta DBH4 bitarteko haur eta gaztetxoek har dezakete parte.

Lehiaketaren oinarriak goiko irudian jasota daude.

Marrazki lehiaketa

Urtero bezala, marrazki lehiaketa ere egingo da eta bi lehiaketetara aurkeztutako lanik onenak bilduko ditu Udalak San Pedro jaietan argitaratuko den liburu batean.

Marrazki lehiaketaren oinarriak hauek dira:

oinarriakmarrazkia15-2