Eskualdeko brigadarako 18 lanpostu betetzeko deialdia

2011ko enplegu planaren bigarren faseko lan-eskaintzak egin ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. Honako talde eta lanpostuak beteko dira:

  • Naturaren zaintza eta natur guneen mantentze lanak: enkargatu 1 eta 8 peoi.
  • Hiri altzarien mantentze lanak eta konponketak: enkargatu 1 eta 8 peoi.

Eskualdeko brigadak Aia, Orio, Getaria, Zarautz eta Zumaian egingo ditu lanak.

Lan-eskaintzan parte hartzeko baldintzak

Lan-eskaintza horien oinarriak eta eskaera egiteko eskabideak Udal Elkartearen webgunean daude: www.urolakosta.org

Izena nola eman

Izena emateko bi gauza egin behar dira:

1. Lanbideko lan-eskaintzan izena eman, internet bidez: http://www.lanbide.net/ . Bilaketa egiteko, aski duzu webgune horretako “lan bila nabil” ataleko “testu librea” eremuan “Zarautz” idaztea.

2. Eskabidea bete eta aurkeztu Urola Kostako Udal Elkarteko sarrera erregistroan. (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Derrigorrezkoa da bi urrats horiek egitea (Lanbiden izena eman eta eskabidea Udal Elkartean aurkeztu). Bakarra egiten duten eskatzaileak baztertuta geldituko dira.

Izena emateko epea

Lan-eskaintza horietan izena emateko epea azaroaren 4an amaituko da, 15:00etan.

Informazio gehiago

Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Tel. 943 89 08 08

Enplegu plana 2011

2011ko enplegu plana Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udala eta Urola Kostako Udal Elkartea egiten ari diren ahaleginaren ondorio da, eskualdeko langabe-kopuruaren igoerari aurre egiteko; izan ere, elkarlanean bideratutako egitasmo honen bidez langabe gehiagok izango du aukera eskualdeko lantaldean parte hartzeko.