Eskualdeko enpresen topaketa antolatu du mankomunitateak ekainaren 23rako

Datorren ekainaren 23an eskualdeko enpresen topaketa bat izango da Udal Elkartearen egoitzan, eskualdeko ehun enpresa baino gehiagori egindako elkarrizketei esker burutu den Urola Kostako Lehiakortasun Diagnostikoaren emaitza nagusiak ezagutzera emateko.

Lehiakortasun Diagnostikoaren berri emateaz gain, Talleres Argote-JAS Magnetics enpresaren azalpena ere izango da. Enpresa horrek Urola Kostako Udal Elkarteak bultzatu duen 2010eko Lehiakortasun Planaren esparruan aurrera eramandako hobekuntza proiektuaren esperientzia erreal bat ezagutaraziko du.

Bestalde, Udal Elkarteak, eskualdeko enpresei euren lehiakortasun hobetzen laguntzen jarraitzeko, Urola Kostako Enpresen Lehiakortasun Planaren hurrengo urratsak jakinaraziko ditu.

Topaketaren eguna: 2011ko ekainaren 23an, osteguna

Iraupena: 19:00 ? 20:30

Tokia: Urola Kostako Udal Elkartea (Urdaneta bidea 6, 20800, Zarautz)

Jardunaldira etortzeko interesik baduzu, bidali mezu elektroniko bat edota deitu 943 89 08 08 telefonora.

Argibideak eta izen-ematea: Urola Kostako Udal Elkartea. Enpresei zerbitzuak. Tel. 943890808
enpresak@urolakosta.org