Udalak onartu eta publiko egin du, 2007ko urriaren 3ko datarekin, hondartza inguruan egingo diren 39 etxebizitza tasatuak eta 36 babes ofizialekoak eskuratzeko zozketan parte hartzeko onartuak izan direnen eta baztertuak izan direnen behin-behineko zerrenda.
Zerrenda hori hemen kontsulta daiteke:
http://www.oriora.com/Udala/Idazkaritza/Hondartzakoetxeak/onartuak07.pdf
Alegazioak aurkezteko epea 15 lanegunekoa da, urriaren 5etik kontatzen hasita. Alegazioak aurkezteko azken eguna, beraz, urriaren 23a izango da.