Udalak euskara ikasteko zerbitzua indartzeko apustua egin du eta, horretarako, besteak beste, tokia egokitu eta prestatu du Kosta tailerrean. Zerbitzua martxan dago urriaren hasieraz geroztik, baina oraintxe bukatu dira ekipamendua-eta osatzeko lanak. Zerbitzuaren gastuak Udalak ordainduko ditu eta AEK-k gestionatuko du.
Zerbitzua jendartean ezagutarazteko asmoz, ekitaldi xume bat egingo dute Udalak eta AEK-k ostegunean, urriak 15, 19:30ean. Bertan, Udalaren ordezkariez gain, AEK-ko irakasleak eta Gipuzkoako koordinatzailea izango dira.
Agertu nahi duten ikasle eta herritarrak ongi etorriak izango dira.