‹Euskaltzaletasuna eta feminismoa› hitzaldia izango da otsailaren 26an Orioko Salatxo aretoan

Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak eta Udaleko Euskara Batzordeak elkarlanean antolatuta, ‹Euskaltzaletasuna eta feminismoa, ahalduntzeko elkargunea› izeneko hitzaldia izango da datorren asteazkenean, otsailak 26, 18:30ean hasita. Hitzaldia Salatxo aretoan izango da eta hauek dira hizlariak: Idurre Eskisabel Larrañaga eta Lorea Agirre Dorronsoro.

Hizkuntza eta generoa gurutzatzen direnean

Hauek dira hitzaldian landuko diren gaiak:

  • Euskara eta generoa non gurutzatzen diren
  • Euskaltzaletasunak eta feminismoak zer ezaugarri konpartitzen dituzten
  • Batak bestetik zer ikas lezakeen
  • Bien arteko aliantzak ze esparru emankor zabaldu dezakeen.

Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre, hizlari

Idurre Eskisabel Larrañaga kazetaria, antropologoa eta EHUko irakaslea da.

Lorea Agirre Dorronsoro, kazetaria, antropologoa eta Jakin aldizkariko zuzendaria da.

Biak datoz feminismotik eta euskaltzaleen mugimendutik eta hainbat hitzaldi eta ikastaro eman dituzte gaiari buruz Euskal Herri osoan.