‘Euskaraz bizi-bizi’ bideoa aurkeztu du Euskara batzordeak, izen bereko egitasmoaren barruan

Abenduaren 7an egindako jaialdian aurkeztu zuen Udaleko Euskara batzordeak udazken honetan grabatutako bideoa.

Bideoa ‘Euskaraz bizi-bizi’ egitasmoaren barruan grabatu du Udalak, herritarren hizkuntza-kontzientziazioan eragiteko asmoz.

Euskara batzordeak adin eta kolore askotako oriotarrak bildu eta euskarari buruz hizketan jarri ditu, talde txikitan: euskararen egoera nola ikusten duten, zer etorkizun aurreikusten dioten, erabilera bultzatzeko zer egin beharko litzatekeen