Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren sari banaketa

Aurtengo Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren sari banaketa ekainaren 9an izango da, kultur etxean, 12:00etan hasita.

Aurtengoarekin 14. edizioa egin du Euskaraz Gazte literatur lehiaketak, Orioko eta Aiako literatur zaleen artean idazteko gogoa suspertzeko helburuz antolatuta.

Epaimahaiak erabaki ditu dagoeneko aurtengo sariak eta sari banaketa ekitaldia larunbatean egingo da, ekainak 9, kultur etxeko liburutegian. Ekitaldia 12:00etan hasiko da.

Ekitaldi irekia da eta edozeinek har dezake parte. Bukaeran lunch-a izango da bertaratzen diren guztientzat.

Udaleko Euskara batzordeak saritutako lanak argitaratuko ditu Karkara aldizkariaren hurrengo zenbakian.