Aurtengo Euskaraz Gazte literatur lehiaketaren sari banaketa uztailaren 18an izango da, udaletxean, 12:30ean hasita.
Aurtengoarekin 16. edizioa egin du Euskaraz Gazte literatur lehiaketak, Orioko eta Aiako literatur zaleen artean idazteko gogoa suspertzeko helburuz antolatuta.
Epaimahaiak erabaki ditu dagoeneko aurtengo sariak eta sari banaketa ekitaldia larunbatean egingo da, uztailak 18, udaletxean, udalbatzarraren aretoan. Ekitaldia 12:30ean hasiko da.
Ekitaldi irekia da eta edozeinek har dezake parte. Bukaeran lunch-a izango da bertaratzen diren guztientzat.
Udaleko Euskara batzordeak saritutako lanak argitaratuko ditu, uda ondorenean, Karkara aldizkarian.