Euskararen Egunean banatuko dira aurten ere Udalak antolatutako ‘Euskaraz Gazte’ literatur lehiaketaren sariak: abenduaren 3an, asteartearekin.
Sariak banatzeko ekitaldia udalbatzarraren aretoan izango da, 19:00etan hasita. Ekitaldia irekia da bertaratu nahi duten guztientzat. Udalak bertara gonbidatu nahi ditu, bereziki, aurreko urtetan literatur lehiaketara lanak aurkeztu izan dituzten oriotarrak.
Lan sarituak
Saritutako lanak Karkara aldizkarian argitaratuko dira Gabonetako zenbakian.