Azken urteetan bezala, Euskararen Egunean banatuko dira Udalak urtero antolatzen duen ‘Euskaraz Gazte’ literatur lehiaketaren sariak; hau da, abenduaren 3an, larunbatarekin.
Aurten lehiaketaren 23. edizioa egin da eta parte-hartzea aurreko urteetan baino handiagoa izan da.
Ekitaldia udaletxean izango da, udalbatzarraren aretoan, 12:00etan hasita, eta irekia da bertaratu nahi duten guztientzat. Gonbidatuta daude, bereziki, azken urteotan lehiaketan parte hartu duten guztiak.