Euskarazko kantu, jolas eta kontu txikien ikastaroa

Orain bi urte egin zen bezala, Orioko Euskara Zerbitzuak euskarazko kantu, jolas eta kontu txikien ikastaroa antolatuko du.

Ikastaroa haur txikien gurasoei begira egokitua dago batez ere, eta, euskaraz izan arren, euskaldun nahiz erdaldunentzat da.

Ikastaroaren helburua haur txikiekin aritzeko euskal tradiziozko baliabideak eskaintzea da; otorduetan, garbitzerakoan, lo eragiterakoan eta abar erabili ahal izateko.

Guraso gazte askok ez du jakiten semearekin edo alabarekin
erabiltzeko moduko jolas edo haur kanta euskaldunik eta, askotan, txikitan erdaraz ikasitakoak erabiltzen ditu. Euskal tradizioan, ordea, kantu eta jolas mordoa dago, jendeak gutxi ezagutzen dituenak, eta horiek ezagutaraztea izango da ikastaroaren helburua.

Kantu, jolas eta kontu txikien ikastaroa martxoaren 11n hasiko da, larunbatarekin, eta segidako lau larunbatetan egingo da, apirilaren 1ean amaituz. Saioak goizeko 10etan hasiko dira eta 12:30ean bukatuko.

Ikastaroak 15 euroko kostua du, eta ikastaroan zehar erabiliko den materiala jaso nahi izanez gero, 20 euroko kostua izango du.

Izena kultur etxean eman behar da eta horretarako azken eguna martxoaren 9a izango da.