Martxoaren 10ean bukatuko da epea Literatur Lehiaketan lanak aurkezteko

Hurrengo ostiralean, martxoak 10, bukatuko da epea 13. Euskaraz Gazte literatur lehiaketan lanak aurkezteko.

Lehiaketa Orioko Udalak eta Aiako Udalak antolatzen dute elkarlanean eta aurten 13. edizioa du. Bertan parte hartzeko 16 urte beteak izan behar dira eta Orion edo Aian erroldatuta egon edo jaiotzez oriotarra edo aiarra izan.

Lehiaketaren oinarriak hemen ikus ditzakezue, PDF formatuan.