Euskarazko komunikabideei buruzko mahai-ingurua izango da ostegunean

“Euskal komunikabideen egoera eta etorkizuna” du izenburu mahai-inguruak eta Karkara aldizkariak eta Berriak antolatu dute.

Kultur etxean izango da, 19:00etan hasita.

Bertan hiru lagun izango dira hizlari: Iñaki Petxarroman –Berriako zuzendariordea–, Onintza Lete –Urola Kostako Hitzako zuzendariordea– eta Jabier Zabaleta –Orioko Udaleko euskara teknikaria eta Karkarako sortzaileetakoa–. Saioaren gidaritza Rikardo Uzkudunek, Karkarako presidenteak, eramango du.