Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren oharra, medikazioaren banaketari buruz

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohar bat argitaratu du, sektoreko gainontzeko eragileekin batera, medikazioaren banaketari buruz hartu dituen neurriak azaltzeko.

Neurri horiek bi helburu nagusi dituzte: batetik, bermatzea jendeak eskura izango dituela behar dituen botikak, farmazietara ahalik eta gutxien joanda; eta, bestetik, jende-pilaketa saihestea farmazietan eta osasun-zentroetan, gure osasun-profesionalak babesteko.

Oraingoz hartu diren neurriak hauek dira:

  • Botiken bidezko tratamenduak hiru hilabete gehiagoz luzatuko dira.
  • Botikak bi hilabeterako ematen zaizkie pazienteei, eta ez, orain arte bezala, hilabete baterako.
  • Arrisku handieneko pertsonei botikak etxera eramateko zerbitzu bat antolatzen ari da Osasun Saila, sektoreko gainontzeko eragileekin batera. Zerbitzu horren barruan arrisku handieneko pertsonei dei egingo zaie etxera, botikak noiz eta non entregatu zehazteko.
  • Azkenik, premia larriko kasuetan, 012 telefonora deitu daiteke, medikazio-premiarekin lotutako eskaerak egiteko. Zerbitzuak lehentasuna emango die mendetasun-egoeran dauden eta Beti On telelaguntza-sistemaren bidez artatzen diren patologia anitzeko pertsonei (hainbat gaixotasun kroniko dituztenak).

Hemen informazio gehiago:

https://www.euskadi.eus/farmazia-zerbitzuak/web01-a2korona/eu/