EuskoTreneko langileen sindikatuetako batzuk bat egin dute asteazkeneko greba orokorrarekin

EuskoTreneko langileen sindikatuetako batzuk bat egin dute azaroaren 14rako deituta dagoen greba orokorraren deialdiarekin.

Hori dela eta, EuskoTrenek gutuna bidali dio Orioko Udalari eta adierazi dio Eusko Jaurlaritzak ez duela oraindik zehaztu EuskoTrenek bete beharko dituen zerbitzu minimoak zein diren; baina balitekeela, langileen greba egiteko eskubidea errespetatuz, hutsuneak izatea zerbitzuan.

Zerbitzu minimoak zehazten direnean, EuskoTrenen web orrialdean kontsultatu ahal izango dira:

EuskoTren

Herritarrak jakinaren gainean egoteko argitaratzen dugu ohar hau.