Filmetako musika entzuteko aukera izango da elizan ostiral honetan

Orioko parrokiak Udalaren laguntzarekin antolatuta, filmetako musika entzuteko aukera izango da Bariko San Nikolas elizan apirilaren 24an, ostiralarekin, 20:00etan hasita.

Kontzertuan Goratzar abesbatzak parte hartuko du (Olatz Egibururen zuzendaritzapean) eta, horrez gain, honako bakarlariek ere interpretatuko dituzte pieza batzuk:

  • Ana Salaberria sopranoa.
  • Pedro Miguel Aginaga biolin-jotzailea.
  • Suzanna Guteri flauta-jotzailea.
  • Iker Telleria perkusio-jotzailea.
  • Jon Lizaso tronpa-jotzailea.
  • Loreto Aramendi organo-jotzailea.

PROGRAMA

Film ezagunetako musika joko dute, batez ere. Honako hau da joko duten programa:

  • Superman
  • Aita Jauna
  • Days of Wine and Roses
  • Titanic
  • Oz-eko aztia
  • Dr. Zhivago
  • Misioa
  • Hirugarren gizona
  • Harry Potter
  • The Sound of Music
  • Porgy and bess
  • Gosaria Tiffanyn
  • Amelie
  • Zorbaren dantza
  • Toccata eta fuga Re minorrean (J. S. Bach)
  • Romeo eta Julieta
  • West Side Story
  • Lehoi erregea
  • Casablanca
  • Ghost
  • Eraztunen Jauna
  • New York
  • Singing in the Rain
  • Schindlerren zerrenda
  • Les Choristes
  • Izarretako gerra