Zwekere taldearen emanaldia izango da Orion, apirilaren 24an

Apirilaren 24an, ostiralarekin, Zwekere taldearen musika-emanaldia izango da kultur etxean 22:30ean, Orioko Udalak antolatuta ‘Euskaraz bizi-bizi’ egitasmoaren barruan.

Oskar Estanga bertsolari eta musikariak sortutako taldea da Zwekere eta batukadaren erritmoak baliatzen ditu bere proposamen artistikoa egiteko, euskal musikarekin uztartuz.

Gonbita hartu behar

Sarrera doan izango da; baina, aretoaren aforoa mugatua denez, Udalak 120 gonbita jarri ditu eskura kultur etxean eta ikuskizunera joan nahi dutenek horietako bat hartu beharko dute, bertan eskatuta. Datorren astelehenetik aurrera izango dira gonbitak eskuragarri. Arin ibiltzea komeni.