Gabonetako kontzertua elizan

Danbolin Musika Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak Gabonetako kontzertua emango dute elizan abenduaren 22an, ostegunarekin, 19:30ean.

Kontzertuari hasiera emateko, kantuko ikasleek pianoaren laguntzarekin, ondoko kantak abestuko dituzte:

  • DORMI NON PIANGERE
  • ALLELUIA
  • GABON IZAR EDER
  • GABON KANTA

Ondoren, musika mintzairako ikasleek, instrumentuko ikasleen laguntzarekin, ondoko kantak abestuko dituzte:

  • ELUR PANPINA
  • OLE, OLENTZERO
  • GAU ILUN
  • ELA, ELA – ZAPATA TXURIAK!

Salatxo abesbatza ere entzuteko aukera izango dugu segidan.

Kontzertuari amaiera emateko, guztiek batera bi kanta abestuko dituzte:

  • DANONTZAT EGUBERRI
  • HATOR HATOR!