Gabonetako kultur programazioa

Urtero bezala, Udalak aurtengo Gabonetako kultur programazioa bildu du kartel batean.

Ekintzetako batzuk Udalak antolatutakoak dira eta beste batzuk, berriz, herriko taldeek.

Hau da Gabonetako ekitaldien programa:

Abenduak 20, astelehena

20:30 Helduentzako bideo emanaldia, ?Izarren argia?. Kultur etxean. Sarrera, 3 euro.

Abenduak 22, asteazkena

17:30 Danbolin Musika Eskolako Gabonetako kontzertua, tailerreko eta instrumentuko ikasle txikiak. Elizan.

20:00 Danbolin Musika Eskolako Gabonetako kontzertua, kantuko eta instrumentuko ikasle helduak. Elizan.

Abenduak 23, osteguna

20:30 ?Itsasoko erromesak?. 2007an Oriotik Santiagora arraunez egindako bidaiaren aurkezpena. Kultur etxean.

Abenduak 24, ostirala

10:45 Haurren kalez kaleko saioa. Ikastolako, Eskolako eta Danbolin Musika Eskolako haur, irakasle eta gurasoak kantari arituko dira kalez kale, ikastola ondoko plazan hasita (DBHko gazteak 10:00etan aterako dira eta, 11:00etatik aurrera, tonbola jarriko dute plazan).

16:30 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera txalupaz.

17:00etan plazan haurren kartak jasotzen arituko dira. Kartak jaso bitartean, Txurrumuskikoek umeentzat tailerrak egingo dituzte eta Arkupekoek txokolate-jana.

18:00 Gabonetako kantu jira plazatik hasita, Egunsenti Otxotearen eta Errikotxia taldearen eskutik.

Abenduak 26, igandea

17:00 Haurrentzako ikuskizuna: ?Baso sorgindua?. 3-10 urte arteko haurrentzako ikuskizuna. Prezioa 2,50 euro. Ikastolako aretoan. 16:30etik txartelak salgai izango dira aretoko sarreran. Ikastolak antolatuta.

Abenduak 27, astelehena:

17:00 Haurrentzako bideo emanaldia: ?Ice Age II?. Kultur etxean. Doan.

Abenduak 28, asteartea, Sagar Eguna

18:00 Konpota lehiaketa, Arkupe Merkatarien Elkarteak antolatuta. 19:00etan sari banaketa. Bi sari izango dira; bata ?konpota tradizionalarentzat?: txapela eta 300 euro erosketa txarteletan. Bestea ?konpota berritzailearentzat?: txapela eta 300 euro erosketa txarteletan. Parte hartu nahi dutenek 18:00etarako eraman behar dute beren konpota Herriko Plazara.

Abenduak 29, asteazkena

17:00 Kantu, jantzi eta Jaiotza lehiaketa ikastolako pergolan. Segidan, gaztain jana izango da. Talai Mendi eta Ikastolak antolatuta.

Abenduak 30, osteguna

17:00 Haurrentzako bideo emanaldia: ?Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Irrien lagunak?. Kultur etxean. Doan.

22:00 Herribil 6, kiroldegian. Parte-hartzaileak: Danbolin Musika Eskola, Harribil, Errikotxia, Talai Mendi eta Auzoko. Harribil dantza taldeak antolatuta.

Abenduak 31, ostirala

12:00 San Silbestre lasterketa, ikastola ondotik abiatuta. Izen ematea Karela kiroldegian.

Urtarrilak 2, igandea

10:00 – 13:00 eta 16:00 – 19:00 Gabonetako Haur parkea Karela kiroldegian

Urtarrilak 3, astelehena

10:00 – 13:00 Gabonetako Haur parkea Karela kiroldegian

17:00 3-10 urte arteko haurrentzako ikuskizuna ikastolan: ?Tatxin eta Tatxan?. Prezioa 2,50 euro. Ikastolak antolatuta.

Urtarrilak 4, asteartea

17:00 Haurrentzako bideo emanaldia kultur etxean: ?Pollekee?.

Urtarrilak 5, asteazkena

12:00 Erregeen karterua, Bizarzuri, kalez kale ibiliko da, haurren gutunak-eta jasotzen. 12:00etan plazara helduko da.

18:00 Erregeen kabalgata, kalez kale; bukaera kiroldegian emango zaio.