Udalak autobusa jarriko du DV txapelketako finala ikustera joan nahi dutenentzat

Orioko Pilota elkarteak eta Udalak festa-eguna antolatu dute herriko pilotazaleentzat datorren abenduaren 26an, igandearekin.

Eneko Galarragak eta Joseba Ezkurdiak DV txapelketaren finala jokatuko dute abenduaren 26an, Eneko Ioldi eta Aitor Gorrotxategiren aurka. Pilota elkarteak eta Orioko Udalak Pilotazaleen Festa antolatu dute egun horretarako: goizean partida ikustera joan eta, ondoren, bazkaria Altxerri jatetxean.

Udalak ordainduko du autobusaren gastua eta, beraz, pilotazaleek sarrerako txartela eta bazkaria
bakarrik ordainduko dute (aukera dago, baita ere, partida ikustera joateko, bazkaritara geratu gabe).

PREZIOAK

  • Sarrerako txartela + bazkaria = 37 euro
  • Sarrerako txartela bakarrik = 7 euro

IZENA EMATEKO

Karela kiroldegian edo Baraka tabernan abenduaren 21a baino lehen

Autobusa 9:30ean abiatuko da Oriotik.