Gabonetako programa argitaratu du Udalak

Hau da aurtengo Udalak eta herriko eragileek prestatu duten Gabonetako kultur programa:

ABENDUAK 24, ASTEARTEA

10:45 Haurren kalez kaleko saioa. Ikastolako, eskolako, Danbolin Musika Eskolako haur, irakasle eta gurasoak kantari arituko dira kalez kale, Ikastola ondoko plazan hasita.

11:00 Tonbola plazan, Ikastolako DBHko ikasleek antolatuta.

17:00 Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera. Herriko Plazan.

ABENDUAK 27, OSTIRALA

17:30-20:30 Argiztapen autogeneratua eta parte-hartzailea. 2-6 eta 6-13 urte bitarteko haurrentzat 6 bizikleta jarriko dira plazan. Bizikleta hauek sortzen duten energiarekin plazako bi zuhaitz argiztatuko dira. Haur eta gurasoei dei egiten zaie bizikletan ibili eta argiak pizten laguntzera joateko

22:00 Herribil ekitaldia Karelan, Harribil dantza-taldeak antolatuta.

ABENDUAK 28, LARUNBATA

Goiz eta arratsalde, Trikitilarien eguna.

ABENDUAK 29, IGANDEA

16:30 Abesti, jantzi eta jaiotza lehiaketa ikastolako pergolan, Talai Mendik antolatuta.

18:00 Gaztaina jana ikastolako pergolan, Orioko Herri Ikastolak antolatuta

ABENDUAK 31, ASTEARTEA

12:00 San Silbestre lasterketa, ikastola aurretik abiatuta. Izen ematea Karela Kiroldegian

17:00-20:00 Argiztapen autogeneratua eta parte-hartzailea. 2-6 eta 6-13 urte bitarteko haurrentzat 6 bizikleta jarriko dira plazan. Bizikleta hauek sortzen duten energiarekin plazako bi zuhaitz argiztatuko dira. Haur eta gurasoei dei egiten zaie bizikletan ibili eta argiak pizten laguntzera joateko.

URTARRILAK 3, OSTIRALA

11:00