Gaixotasun mentala duten pertsonen familiarrentzako ikastaroa

Ikastaroa Urola Kostako eskualdean bizi direnentzat pentsatuta dago eta Zarautzen emango da, martxoaren 28an hasita. Hau da ikastaroaren izenburua: Gaixotasun mentalarekin hobeto elkarbizitzen ikasi.

Izena emateko, AGIFES elkarteko telefonora deitu behar da (943 474 337) edo Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo.

Nahasmen mentala duen pertsona batekin bizitzea zaila izan daiteke eta, batzuetan, familia-giroa trakestu eta aldrebesten du. Ikastaroaren helburua da gaixotasun mentalari buruz ikastea eta, batez ere, etxeko elkarbizitza hobeto antolatzeko tresnak ematea parte hartzaileei.

Ikastaroa bost egun hauetan izango da: martxoaren 28an; apirilaren 17an; eta maiatzaren 2, 15 eta 29an.

Ordutegia beti bera izango da: 18:15etik 19:45era.

Ikastaroa Zarautzen emango da, Zuberoa kaleko 22ko etxabean (kiroldegiaren pare-parean).