Galdeketa: Nola ari dira bizitzen itxialdia Gipuzkoako haurrak eta nerabeak?

Gipuzkoako Foru Aldundiko eta udaletako Haur eta gazteen Sustapen Zerbitzuek osatzen duten Gaztematika sareak galdeketa bat jarri du on-line, gure lurraldeko haur eta gazteen  iritzia jasotzeko. Galdeketaren bidez jakin nahi dute zein sentimendu eta emozio dituzten bizi dugun testuinguru berri honetan, eta zein diren beren premiak.

Galdeketa laburra da, di-da batean erantzuteko modukoa eta, jakina, guztiz anonimoa.

10 eta 17 urte arte baldin badituzu, egin klik beheko estekan eta zuzenean joango zara galdeketaren orrira. Galderak erantzun eta bidali zure erantzunak:

GALDEKETA (Bidaltzeko azken eguna: apirilak 13!)