Galicia talde ukrainarraren kontzertua Salatxo tabernan

Ostiral gauean, abuztuak 12, Ukrainako folk musika entzuteko aukera izango da Salatxo tabernan.

Galicia taldea Ukrainakoa da eta hango folk musika egiten du. Urteak daramatzate Galicia taldekoek udan Euskal Herrira etortzen (lehen, LVIV izenarekin) eta kontzertu ugari eman dituzte han eta hemen. Urteroko ziten artean dago Salatxo tabernan eskaini ohi duten kontzertua. Beren errepertorioa zabala da eta, esan bezala, Ukrainako folk musikaz osatua dago nagusiki; nolanahi ere, azken urteotan, Euskal Herriko folkloreko kanta batzuk ere landu dituzte eta ostiraleko kontzertuan horiek ere abestuko dituzte.

Saioa Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da, Orioko udako programazioaren barruan, eta sarrera doan izango da. Hau izango da aurtengo seigarren saioa.

‘Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da ostiral gauetan, udan ostiralero, Orioko hainbat tabernatan. Helburua giro goxoa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.

Lau taberna hauek parte hartzen dute aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: Kamel Ziani, Kalakari, Unar eta Salatxok.